Zarauzko Berdintasun Sailak esleitutako beka baten bitartez, Zarauzko landa-eremuko emakumeen egoera ebaluatzeko azterlana egin dugu, ikerketa kualitatibo, feminista, ekintzailea eta parte-hartzailea oinarri hartuta. Lan hau Lakari Koop, Mirene Begiristain (EHUko ikerlaria) eta beste hainbat emakume* konplizerekin batera ondu da; feministok* feminismotik, beraz. Ikerketa proiektuaren helburua: Zarauzko landa eremuko emakumeen datu eta bizipenetatik abiatuta Zarautzeko landa eremuko emakumeen arlo sozio-ekonomiko, sozio-kultural eta politikoaren erradiografia bat egitea. Proiektuaren laburpen moduan prestatu dugun diptikoa irakur ditzakezue, eskuragarri daude Lakari dendan eta Zarauzko Emakumeen* etxean. Aurrerago, proiektu osoaren txostena ere eskuragarri jarriko dugu, gehiago sakondu nahi duenarentzat.
Informazio gehiagorako, irakurri GUKAk argitaraturiko albistea hemen.