Errenteriako Udalak bere erronken artean kokatzen ditu Landa Eremuaren biztanleria mantentzea eta bertako bizi baldintzak hobetzea. Landa Eremuko bizimoduari lotuta, lehen sektorearen biziberritzea da Udalaren beste erronka nagusietako bat.
Honela, Errenteriako Landa Eremuko Plan Estrategiakoaren definizioari begira bi helburu nagusiren inguruan lan egin da:
● Epe ertain eta luzera begirako Landa Garapenerako marko bat ezartzea.
● Lehen sektorea sustatzeko Ekintza Plan bat diseinatzea.
Landa Eremuko Plan Estrategikoak dituen helburu horiei bide emango dioten ardatz estrategikoak identifikatzeko eta horiek egikaritzeko ekintzak definitzeko prozesu parte-hartzailearen koordinazio eta egikaritzea eraman du ASUNEK Behatokiak. Prozesuan, batetik, landa eremuko biztanleriak eta bestetik, Errenteriako Elikadura Sistema osatzen duten eragile desberdinek parte hartu zuten. Egungo errealitateari lotutako beharrizanei erantzuteko proposamenak landu direlarik.