Proiektu honen bitartez Uztaola elkarteak kudeatzen duen Goizane eraikinean kokaturiko eraldaketa gune kolektiboaren sustapen eta indartzea ahalbidetzeko lan ildoak jorratu ditugu Biziola Koopertaibarekin batera.
Uztaola 2017.urtean sortutako nekazarien elkartea da, irabazi asmorik gabekoa, eraldaketa gunearen funtzionamendua dinamizatu eta aktibatzeko ahaleginean ari da. Proiektuaren helburu nagusia Uztaola Elkartearen bide-orri estrategikoak garatzea eta eraldaketa gunearen bideragarritasun sozioekonomikoa lantzea izan da, Goierriko elikadura-sistemaren trantsizio ekologiko jasangarri eta justuan aurrera egiteko.
Gaur egun, Uztaola elkarteko bazkideak sagar kanpainan soilik elaboratzen dituzte sagar-zukuak eta sagardoa. Proiektu honen bitartez, barazki eta frutaren transformazio prozesuei lotutako lau lan-lerro berri zabaltzeko proposamena egin dugu eta hauen bideragarritasun ekonomiko zein estrategikoa landu ditugu.
Honela, Goizane Eraldaketa Gune Kolektiboak tokiko nekazarien elikagaiak balioan jartzeaz gain, herritarrei bertako elikagai osasuntsuen eskaintza zabaldu eta Uztaolari elkartearen bideragarritasun ekonomikoa bermatzen dio.