ASUNEK behatokiak Elikadura Sistemaren iraunkortasunari, agroekologiari eta osasun publikoari buruzko prestakuntza-hitzaldiak ere eskaintzen ditu. Trantsizio ekosoziala elikaduratik sustatzeko behar den masa kritikoa uztartzen saiatuz.
Eskaintzen diren prestakuntza-ikastaro horiek publiko orokorrari zuzenduta daude.
Nafarroan izan gara “Osasunaren beste begirada bat” izeneko prestakuntza-hitzaldiak eskaintzen, Goizuetan, Arantzan, Beran, etab.
Bestalde, eskola eta institutoetara ere gerturatu gara Agroekologiaren eta klima aldaketaren inguruko hausnarketetan korapilatzera.