Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera Urduñako Elikadura Estrategia sendotzeko prozesu parte-hartzaile bat garatu dugu. Urduñako aurreko Elikadura Estrategia 2003. urtean abiatu zen, Udalak elikadura-subiranotasunaren eta biodibertsitatearen defentsaren alde egindako lanean oinarrituta.
2021ean, Estrategia hori eguneratu da, lurralde-mailako Elikadura Sistemen trantsizio agroekologikoan aurrera egiteko. Horretarako, diagnostiko parte-hartzailea garatu da Elikadura Estrategian parte hartzen duten eragileekin batera, tokiko Elikadura Sistema eraikitzeko funtsezko aliantzak identifikatu eta finkatu dira, eta 2020-2030 Ekintza Plana eraiki da, partaidetza-ikuspegi batetik.
Estrategiara sarbidea: https://www.urduna.com/eu-ES/Albisteak/Orriak/20230601-estrategia-slimentaria-de-orduna.aspx