EHNE Bizkaia nekazal sindikatuaren bitartez garatu dugun ikerketa proiektua da.

Tomatea erreferentzitzat hartuta, bere bizi-zikloa aztertu da, bi nekazaritza eredu kontra jarriren arteko konparaketa egin asmo delarik, eredu bakoitzak sortzen dituen karbono isurietan oinarrituz. Horretarako, tomatearen ekoizpenean zehar izandako energia berriztaezinaren-erabilera eta sortutako karbono-aztarna eta energia-aztarna kuantifikatu dira, bi kasu konkretutan: Euskal Herriko proiektu agroekologiko batean eta Almeriako negutegi intentsibo batean.

Bizi-zikloaren ikuspegia aplikatu da karbono-aztarna eta energia-aztarna kalkulatzeko orduan. Bizi-Zikloa Aztertzeko metodologia (BZA) gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da nekazaritzako elikagaien sektorean, ikuspegi erabilgarria eta eraginkorra baita produktuari lotutako ingurumen-inpaktuak bizi-zikloan zehar identifikatzeko, lurra prestatzen hasten denetik bizi-amaiera arte: