Biziola kooperatibak Goierriko lehen sektorearen trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorako pausoak eman asmo ditu. ASUNEK behatokia bidelaguna da, ekoizpen eta kontsumo ereduak eraldatzeko helburuarekin, elikadura subirautza eta agroekologiaren bidean.
Besteak beste, ASUNEK behatokiak trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkorako adierazle sistema partekatu bat landu du, trantsiziorako bide-orri neurgarri gisa funtzionatuko duena. Kooperatibako bazkide diren ekoizleen errealitatearen lehen diagnostikoa garatu du, eta aurrera begirako erronkei proiektu bitartez erantzuteko proposamenak landu ditu.