Oñatiko Elikagaien Sistemaren ingurune fisikoa eta soziala ezaugarritu da. Ikerketaren helburua ekoizpen-sektorearen eta kontsumoaren diagnostikoa egitea izan da, tokiko Elikadura Sare Alternatiboen garapena bermatzeko gai izango den Ekintza Plana diseinatuz.

Oñatiko Udalak sustatuko proiektu honetan lehen sektoreko hainbat eragilek, elaboratzailek, jantoki kolektibok, jatetxek eta hezkuntza proiektuk parte hartu dute Ekintza Plan hau prestatzen. Plan horren helburua tokiko elikaduraren autonomia sustatzea izan da, lehen sektorea trantsiziorako sektore estrategiko gisa sendotuz.

Beraz, honakoak izan dira proiektuaren gidalerro nagusiak:

● Oñatiko Elikadura Sistema aztertu eta Agroekologiaren bidean indartzeko urrats berriak proposatzea.

● Ekoizpen eta kontsumoari lotutako eragileekin batera Oñatiko etorkizun hurbileko Elikadura Sistema irudikatzea.

● Gislan Kooperatibaren laguntzaz herri mailako lur ondarearen katalogazioa burutzea.