Trantsizio eko-sozialean aurrera egiteko, funtsezkoa da landa eremutik landa eremuarentzako egiten den ikerketa garatzea, besteen artean, tokiko jakintza ikerketa akademikoarekin uztartuz.

Horrela, Euro-Eskualdeak finantzatutako Ikertu NAhiEN proiektuaren helburu nagusia landa-eremutik landa-eremuarentzako filosofiarekin ikerketan jarduteko prest zeuden mugaz gaindiko ikerketa sare anitz eta berritzaile bat sortzea izan da.

Zein metodologia disruptibo garatu behar ditugu akademia eta landa-eremuko tokiko eragile sozio-ekonomikoen arteko ikerketa berritzaileak garatzeko? Hortxe erronka! Ikertu NAhiEN proiektuak bide orri horretan jarraitzeko pistak eman dizkigu. Informazio zehatzagoa Ikertu NAhiEN proiektuaren web orrian aurkituko duzue. 

Hemen Ikertu NahiEN proiektuaren laburpen bideo bat.