Europaren baitan Euskal Elikadura Sistema Iraunkorrak garatzeko beharrezko Ikerketa eta Berrikuntza estrategia zehaztu genuen diziplina anitzeko talde baten lan kolektiboaren bitartez.

Fit4Food2030 proiektuaren barnean landutako prozesua izan zen. Fit4Food2030 proiektuaren helburu orokorra: Europako elikadura sistemaren premiazko aldaketak bultzatzea Jasangarritasunaren eta Ikerketa eta Berrikuntzaren ikuspegitik.

Lehentasunezko lau ekintza alor jorratzen dira, egungo elikadura sistemek Ikerketa eta Berrikuntza bitartez aurre egin behar dituzten erronkei konponbidea aurkitzeko.

-Dieta iraunkor eta osasuntsuentzako nutrizioa.

Klimatikoki intelijenteak eta ingurumenarekiko jasangarriak diren Elikadura sistemak.

Zirkularidadea eta  Elikadura sistemaren bitarteko efizienteak.

Elikadura sistemen Berrikuntza eta komunitateen ahalduntzea.

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso zuen 774088 diru-laguntza hitzarmenaren bitartez.

Estrategia honetara sarbidea: http://hdl.handle.net/10810/51983