Euskadiko Landa Garapenerako Programan, lankidetzarako laguntzetan kokaturiko “Elikagunea 2.0, Azpeitiko elikadura sistema garatzen produktuen berrikuntzaren bidez” proiektua dinamizatu da. Proiektua, Azpeitiko Udalaz gain, Urkome Landa Garapen Elkartea, Artxara Kooperatiba eta EHUren lankidetzan oinarritu da.

Azpeitiko jatetxe eta jangela kolektiboak bertako elikagaiekin hornitzeko proiektua da Azoka Plaza 2.0., herriko jangela kolektiboetan bertan ekoiztutako produktuekin egindako menuak osatzea xede duena.

Batetik, ekoizleak eta erabiltzaileak saretu eta lankidetzarako baldintzak sortu dira, bertan ekoiztutako elikagaien eskaintza bateratu bat aurkezteko Horniketa Unitate bat antolatu delarik: “Eskualdeko baserritarrek modu jasangarrian ekoiztutako kalitatezko elikagai osasungarriak zuzenean jatetxe eta jantoki kolektiboetara bideratzeko nahiz tokiko ekonomia sustatzeko sarea abian jarri dugu”.

Bestetik, jangela kolektiboetara egokitutako elikagai berriak garatzeko prozesuak abiatu dira, besteen artean, Zaharren Egoitzan eskaera handia erakusten duen esne gain-gabetua.