UPV/EHU buru duen RENASCENCE proiektuaren ikerketa lanak aurrera eraman ditugu, euskal osasun-sisteman elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko beharrezkoak diren erronkei buruzko gogoetatuz. Elikagaien erosketa publikoa funtsezko tresnatzat jotzen da egungo elikadura sistemako paradigma aldatzeko eta helburu politiko iraunkor eta espezifikoak garatzen laguntzeko. Are gehiago, ospitaleen erosteko ahalmena aprobetxatzeak, tokiko elikagai jasangarriak lehenetsiz, elikagaiak ekoizteko egungo ereduak erresilienteagoa eta iraunkorragoak bihurtzeko gaitasuna eskaintzen du.

RENASCENCE proiektuko ikertzaileek lan-dokumentu bat argitaratu genuen, Osakidetzako eta Euskal Elikadura Sistemako hainbat eragilerekin elkarlanean egindako bi lan-saiotatik eratorria. Bertan, Deustu Fundazioko Orkestra Institutoko ikertzaileekin lankidetzan aritu ginen ikerketa honetarako.

Lan-dokumentu honek ibilbide-orri bat eskaintzen du. Proposamen hau oinarrizkoa izanik ere, beharrezkoa eta erabilgarria izango da, Osakidetzan elikadura-sistema iraunkorretara igarotzeko abiapuntu gisa. Zehazki, “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema jasangarria sustatzeko hazi bat” tituludun txosten honek, orotara 13 erronka eta 30 ekintza plan aurreikusten ditu.

Dokumenturako sarbidea: http://hdl.handle.net/10810/63349