Bergarako Ereindajan Kooperatibak urrats berri bat emango du 2024an. Oxirondo azoka berritua hezurmamituko duen “Elikaenea” proiektuaren kudeatzailea izango da.

“Elikaenea” gizarte-ekonomian eta agroekologian oinarritutako proiektua da, eta tokiko garapena indartzeko eta sustatzeko gaitasuna du. Besteak beste, sukaldaritza komunitario bat eta bertako ekoizleen produktuak erosteko denda bat egongo dira.

Proiektu honetan, azoka garaikidearen kontzeptuari heldu nahi zaio, elikadura-burujabetzatik eta bertako produktuetatik abiatuta.

Ereindajanek emango duen eskala-jauzi honetan ASUNEK behatokia bidelagun izango du, “Elikaenea” proiektuak eskatzen duen birdimentsionamenduan, dendaren bideragarritasun-plana garatzen ari delarik.