Biolur Elkartearen eskutik garatutako DUINA proiektuaren datuen analisia gauzatu dugu, eta modu horretan, ondorio nagusiak identifikatu.

Ondorengo helburuak izan ditu proiektuak:

1.Baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa egin eta sortutako ezagutza hau baliatu ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko.

2.Baratzezaintza ekologikoaren prozesu ekonomikoen lanketa kolektiboa gauzatu eta euren jardueraren errealitatea jendarteratu.

Txostena eskuragarri: https://www.biolur.eus/eu/proyectos/duina-ikerketa-proiektua