ASUNEK behatokiak dinamizazio eta koordinazio lanak egin ditu Baztango Udalak bultzatu asmo zuen Landa Berrikuntza eta Ikerketa Gunearen garapen prozesuan. Prozesu honen hastapenetik ibili da besteak beste, hainbat eragileren arteko mintegiak dinamizatzen, bai Euroeskualdea bai POCTEFA deialdien proiektu-proposamenak garatzen, eta Ikertu NAhiEN bezalako egitasmo zehatzak inplementatzen.