SAREKO: Elikadura ekologikoa eta bertakoa tokian tokiko erabiltzaile profesionalei hornitzeko gai izango den banaketa zerbitzu kolektibo eta agroekologiko baten esperientzia pilotua Donostialdean

Eukal Herriko Unibrtsitatearn baitan Sareko Zentro Logistikoren edo Horniketa Zentroren egituratze prozesuaren jarraipena eta analisia egin da, prozesuen sistematizazioan oinarritutako metodologien bidez. Horniketa Unitatea eraikitzeko esperientzian egituratu den gobernantza-eredua hartu da sistematizazio-ardatz gisa.

Proiektuaren bultzatzaileak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (Ekolurra) eta Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren ekoizleen eta kontsumitzaileen elkartea (Biolur) izan dira.

Sareko Horniketa Unitate bat eraikitzeko eta abian jartzeko sortu zen, eta, bertan, Gipuzkoako hainbat nekazal-proiektu ekologiko artikulatzen dira Donostiako zenbait jatetxe hornitzeko helburuarekin.