2025eko otsailean, Arrasateko Udaletik antolatuta, Elikadura Mahaien inguruko formazioari lotutako bi saio antolatu genituen. Arrasateko Elikadura Sistemaren errealitatetik abiatuta, elikadura burujabetzaren norabidean identifikaturiko erronketan oinarriturik, lehen ekintza lerro esanguratsuenak definitu zirelarik. 

Bide horretan, ekaina eta urria bitartean, Arrasateko Elikadura Mahaiaren (AEM) aktibazioan aurrera egiteko dinamizazio prozesu bat burutu dugu. Dinamizazio prozesu honen helburu zehatzak honakoak izan dira: 

  • Arrasateko Elikadura Mahaiaren Talde Eragilea funtzionamenduan jartzea; 
  • Lehenetsi diren ekintza lerroei lotutako Lan Taldeak aktibatzea;
  • Elikadura Mahaiaren kudeaketa edo gobernantzaren antolaketa definitzea.

Modu horretan, herri-mailako prozesu inklusibo baten bitartez, eta elikaduraren inguruko eragileen arteko harreman publiko-komunitarioa indartzeko aburuz, Arrasateko Elikadura Mahaia egituratu da. Arrasateko Elikadura Mahaia tokiko Elikadura Sistema indartzen duen elkargunea da, elikagaien ekoizpen eta kontsumo jasangarria zein osasuntsua bultzatzea xede duena.