Proiektu honen helburuak ondorengoak izan dira:

● Nekazarien larunbateko azoka indartu eta biziberritzeko bideorri amankomun bat lantzea.
● Merkataritza txikiaren inguruan ematen den kontsumo ereduari erreparatzea.
● Azokaren inguruko gaiak lantzeko foro bat eratzea.
● Azokagile eta Udalaren arteko komunikazioa lantzea.
● Udal ordenantzetan (kale salmenta eta azokako araudia) tokiko nekazarien salmenta bideak errazteko proposamenak lantzea.

Prozesu parte-hartzailea bi fasetan banatu da. Lehen fasean azokaren egoerari buruzko kokapen bat burutu da. Bigarren fasea lanketa kolektiboan oinarritu da.

Etorkizuneko azoka nolakoa izango den era kolektiboan irudikatu dugu. Horretara iristeko erronken eta ekintzen ibilbide-orria zehaztu ditugu. Eta ibilbide-orria gauzatzeko behar diren bitartekoak eta antolamendua zehaztu.