Debagaraiako Landa Garapen Elkarteak tokiko Elikadura Sistemak indartzeko helburuarekin, formazio eta jardunaldi bana antolatu ditu. Horrela, erakunde publikoek tokiko Elikadura Sistemak garatzeko funtsezko erronketan duten inplikazioan hausnartzeko, identifikatzeko eta barneratzeko balio izan dute, epe labur, ertain eta luzera begira.
Jardunaldiaren nondik norakoak honako esteka honetan ikusi ahal izango dituzue.
Bestalde, eskualdeko herritarrak Elikadura Mahaien inguruan informatu eta ekimen agroekologikoak ezartzeko erakusten duten gaitasunaz hausnartzeko material grafikoa sortu da. Hona hemen eskuragarri: “ELIKADURA MAHAIAK: Egungo elikadura
eredua irauli eta herriak zer jan nahi duen erabakitzeko guneak”.


