Proiektu honen helburutako bat EHKOlektiboko laborari agroekologikoen baitan ematen diren irizpideak bateratu eta amankomunean jartzea izan da, etxaldeen arteko saretzea sendotzeko helburuz. Lan-talde ezberdinetan jorratutako irizpide agroekologikoen bateratze lan bat egiteko beharra nabari zen.

Lanketa jarraitu bat egin da EHKOlektiboko Talde Eragilearekin, eta bereziki, Onarpen Komisioarekin. Bestalde, hiru lan-saio antolatu dira kolektiboko kide diren laborariekin, bata Itziarren (Gipuzkoa), bestea Irisarrin (Behe Nafarroa), eta azkena, Arbizun (Nafarroa). Saioetatik eratorritakoak EHKOlektiboaren urteko batzarrean aurkeztu dira.

Horrez gain, UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan, “Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte-hartzaileak” ikastaroa antolatu da.